XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Altos HornosXabier Gereño
Zuek aukeratu duzuen defentsa modu hori, eredu izan daiteke gainerakoentzat.
Jendeak ez du ulertu orain arte ikusi ahal izan ditugun beste modu primitibo eta baldar horiek, errepideak eta kaleak trafikoari ebakiz, autobusak eta trenak errez, barrikadak eraikiz, etab.
Ekintza nazkagarri horiek, ezer konpondu ez eta populazioaren haserrea eta higuina lortu dute, kalte ekonomikoak sortuz lanean ari diren beste langileei.
Zein zen iskanbila horien helburua?
Norberaren arazoak eta sufrimenduak besteengana zabaltzea, beste horiek ere sufritu zezaten?
Uste du inork sufrimenduak zabaltzen, norberaren sufrimenduak bigundu daitezkeenik?
Bidezkoa da, oso zuzena eta egin beharrekoa, norberaren lanpostua defendatzea, baina zentzuz, portaera erratuek besteen lanpostuak kolokan jarri ditzaketelako.
Merezi du garaitiak zuena izatea, eta orduan zeuen poza geurea ere izango da.